XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irene Villa, ETAren atentatu batean zauritu eta bi hankak galdu zituen neskato madrildarrak Europako Haurrak saria jaso zuen atzo Londresen Gales-eko Diana printzesaren eskutik.

Irribarrea galdu ez duen haurra modura aurkeztu zuen Irene Villa saria antolatzen duen Rainbow House erakundeak.

Guztira, herrialde desberdinetako hamabi haur saritu zituzten, komunitatearen edo ingurugiroaren alde egindako lan baliotsuagatik, edo egoera berezietan izandako jarrera eta ausardia pertsonalagatik.